¿Zer da KAIZEN?

E S A N A H I A

"KAIZEN"

Kaizen japoniar hitz bat da, bi sinogramaz osatua: “ona” eta “aldaketa” esan nahi duten karakterez. Gaur egun, Kaizen etengabeko hobekuntza-sistema bati egiten dio erreferentzia; sistema horretan, txikiak baina etengabeak diren hobekuntzek epe luzera onura handiak ekartzen dituzte.

ALDAKETA

H O B E K U N T Z A

Badira beste metodologia eta filosofia batzuk (negozioen munduan ospetsuak) berrikuntza bultzatzen dutenak eta emaitza hobeak lortzea helburu dutenak. Hala ere, Kaizen bereizten da epe luzera ekintza txikiek ekar ditzaketen onura handietan jartzen duelako arreta.

Gure enpresan, etengabeko hobekuntzaren ikuspegia sustatzen dugu aldaketaren filosofia gisa. Ez gara inoiz konformatzen, eta uste dugu beti dagoela hobetzeko aukera. Etengabe hobetzeak eta akats bakoitza ikaskuntza gisa ulertzeak onurak dakartza gure enpresarentzat; baina, gainera, taldean egiten bada, onura hori biderkatu egiten dela sinesten dugu. Hobetzen dugu, ikasten dugu, eboluzionatzen dugu.

Hori da KAIZEN, eta horrelakoak gara gu ere.

+