person writing on white paper

Proiektuak

Gure ibilbidean zehar, hainbat proiektu garatu ditugu, eta horiekin esperimentatu eta ikasi ahal izan dugu, geure esentziari leial izateko: etengabeko hobekuntzan egotea.

SAGAR HANDIA FEST, New Yorken egiten dugun ekitaldi bat da, euskal kultura sustatu eta ospatzeko helburuarekin, bere elementu enblematikoenetako baten bidez: euskal sagardoa.

2024an lehenengo edizioa izaten 100 parte hartzaile baino gehiagorekin, ekitaldiak erabateko arrakasta izan duela esan ahal dugu.


Falkon Estate higiezinen proiektu bat da, exlusiboan higiezinak biltzera zuzendua. Bezeroak erakartzeaz arduratzen gara, eta tokiko higiezinen agentziekin elkarlanean aritzen gara salmenta jasangarriko prozesu bat sortzeko, bai tokiko sektorearentzat, bai higiezinaren saltzailearentzat, salmenta-baldintza onenak bermatuz.

KZ VISUALSen sare sozialak bultzatu eta kudeatzen ditugu zure xede-publikoarekin konektatzeko.

Eduki espezifikoko plan bat sortzen dugu, eta berrikuntzan jarrtzen dugu arreta, lehiakideengandik bereizteko.

SAGAR HANDIA FEST
FALKON STATE
KZ VISUALS

MindWave haurren osasun mentalean eta ongizatean oinarritutako proiektu berritzailea da, eta bere helburu nagusia osasun emozionalaren zaintza sustatzea da, adin txikitik hasita. Tailer eta jokoen bidez, MindWaven parte-hartzaileek kontzientzia handiagoa izatea bilatzen dugu haurren emozioetan eta gaitasunetan erronka emozionalei aurre egiteko ahalmena izateko.

Gazteek emandako tailer ludikoak eskaintzen ditugu, belaunaldien arteko trukea bultzatuz, adinekoen gaitasun kognitiboa eta sortzailea sustatzen duten dinamiken bidez.

Gure helburua adinekoen isolamenduari aurre egitea eta ongizate emozionala sustatzea da. Gainera, aniztasunean elkarrekiko ikaskuntza dagoela uste dugu.

Merkatua handitzeko interesa duten enpresak sustatzeaz arduratzen gara. Bezeroak lortzeko estrategiak sortzen ditugu, enpresen beharretara eta lan egiteko moduetara egokituko direnak, hazkunde eraginkorra izan dezaten.
Gure bezeroei zerbitzu pertsonalizatua eta erabat egokitua eskaintzen diegu.

MINDWAVE
CONEXIONES VIVAS
GENA
white clouds during daytime

Eta askoz ideia gehiago, laster errealitate bihurtuko direnak…